Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Igandea

23

apirila 2017

0

IRUZKIN

Azala

Idazlea , ArgitaratuaSalbera argitaletxea

Gutxitan gertatzen omen da liburuaren idazlea, “egilea”, oso gustura geratzea diseinatzaileak egindako azalarekin.

Kontrazalerako testu iradokor bat idazten saiatu ginen, Salbera argitaletxea asmatu, eta gustuko diseinatzaile batengana jo genuen.

Emankorrak izan ziren elkar-pizketak. Hiruzpalau urtetan idatzitako testuari, hiruzpalau astetan egina zion Jorgek jantzia. Eta ederra! Harena da azal osoa. Salberaren logoa ere bai, buelta osoan arantzaz beteta.

Alferrik saiatuko ginateke hitzez azaltzen irudiek esaten diguten guztia.

Estudio Primorena da meritua.

Zorionak, Jorge, eta eskerrik asko!

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels