Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

5

uztaila 2017

0

IRUZKIN

Byron Bay, 1965-2015

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfa neurriz gain, Surfa salgai

1965. urtean surflari oso-oso gutxi zebilen Byron Bay-en.

Liburuan kontatzen dudan bezala, Nat Young hara, hippy komuna batera bizitzera joan zenean, “Paradisuaren antza handia zuen Byron Bay itsasertzak. Natura aberatsa, jende gutxi, olatu onak eta surflaririk ez inguruan”.

Morning of the Earth film mitikorako (1971) Nat han surf egiten grabatu zutenean, beste pare bat lagun bakarrik ikusten dira uretan.

Urte gutxira, ordea, surf dendak ireki zituzten bai Natek bai beste surflari batzuek. Surf ikastaroak ematen hasi ziren han-hemen, surfean ikasteko eskuliburuak argitaratzen, surf filmak egiten, surf gidak…

Eta orain, oso bestelako itxura du Byron Bay inguruak, 2015. urteko bideo xelebre honetan ikus daitekeen bezala.

Surfaren azken 50 urteotako bilakera laburbiltzeko, Nat Young-en bizitza baliatzen dut liburuan; baina Byron Bay-en orduko eta gaurko irudiak ikustea ere nahikoa izan daiteke.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels