Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Osteguna

3

maiatza 2018

0

IRUZKIN

Inguratzen gaituen itsasoa

Idazlea , ArgitaratuaAipuak, Liburutik kanpokoak

Bizitza itsasoan hasi zen bezala, gutako bakoitzak ere itsaso txiki batean hasten du bere bizitza, amaren uteroan. (…) Gatz-korronteak dira gure zainak, eta itsasoko uretan dauden ia proportzio berean dabilzkigu bertan sodio, potasio eta kaltzio osagaiak“.

Horregatik egiten digu tira itsasoak… Kresalik gabe bakerik ez baduzu, itsasoa maite baldin baduzu, zinez gomendatzen dizut liburu hau: Rachel Carson-en “The Sea Around Us” (“El mar que nos rodea”).

Goiko bere bi esaldi horiek sartu nituen nire liburuan, baina beste hamaika ere hartuko nizkioke.

1951. urtean argitaratua, saritua, hamaika edizio eta itzulpen izan ditu, eta milaka eta milaka irakurle han-hemen. Ez naiz harritzen. Itsasoari buruzko kontu jakingarri asko kontatzen baititu eta, gainera, argi eta erraz ez ezik, baita puntu poetiko batekin ere tarteka.

Itsas-biologoa zen Rachael Carson, eta ekologismoaren aitzindarietako bat dela esaten dute, ingurumenaren gaineko kontzientzia soziala pizten asko lagundu zuelako.

Unst uhartean (Shetland, Eskozia), itsasargiko ate bat guztiz ireki zuten olatuek, eta itsasoaren mailatik 59,5 metroko altueran dago. Bishop Rock itsasargian, neguko denborale batean, 30 metroko altueran zegoen kanpai bat erauzi zuen itsasoak. Dunnet Head-eko itsasargia uraren mailatik 100 metroko altueran dago, eta bertako leihoak behin baino gehiagotan hautsi dituzte olatuek, amildegitik erauzi eta gorantz jaurtitako harriekin.

“(Gizakiak) ezin du itsasoa menpean hartu edo eraldatu, lurrarekin denbora gutxian egin duen bezala, haren kontinenteak menpean hartuz eta ustiatuz“.

.

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels