Egilea
IÑIGO URDINAGA
Iñigo Fernández Ostolaza, berezko izenez
Orion jaio zen, 1974. urtean. Txikitatik hasi zen olatuak hartzen, eta ez dio utzi ordutik. Irrati eta telebista ikasketak egin zituen Bilbon, eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen gero Leioan. Euskal Herriko publizitate agentzia handienetako batean jardun zuen lanean, marka ezagun askorentzat. Komunikazioan aholkulari egiten du lan gaur egun, bere kabuz. Telefonoa hartzen ez badu, bezeroek badakite non dabilen. Hau da bere lehendabiziko liburua.
Surfari buruzko artikulua idatzi zuen gazteleraz Jot Down aldizkarirako:
Surf y ambición: la bella y la bestia, hemen irakurri daiteke osorik.
Inglesezko testu batekin kolaboratu zuen Patrick Trefz zinegile eta argazkilari
famatuaren Surfers´Blood liburuaren bigarren edizioan.
Testu bat argitaratu zuen Jonan Etxebarriaren Surfing Underground liburuxkan:
Sí, no, según: Conversación de playa entre surfistas.
Orain, liburuaren gaztelerazko bertsioaren blogean idazten ari da:
surfistabuscaparaiso.com