Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteartea

14

urtarrila 2020

0

IRUZKIN

Surfing Underground

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura

Zerbait idazteko eskatu zidan, eta bidaltzeko nire surf argazki pare bat. Ez nekien zehazki zer egingo zuen, eta oraintxe jaso dut emaitza.

Liburuxka punky samarra osatu du Jonan  Etxebarriak, eta ni gustura baino gusturago, surfak halako artefaktuak ere behar dituelako, eta bertan parte hartu dudalako, zer pentsatu ematen duen testu batekin, ustez behintzat.

Saltsero sortzaile bat da Jonan, musikaria, soroslea eta abar izateaz gainera. Surflari sortzaile gehiago xaxatu ditu liburuxka honetarako, eta erraz irakurtzen diren eta oso gustura ikusten diren 17 atal ekarri dizkigu: poemak, ilustrazioak, elkarrizketak, argazkiak, artikuluak…

Garai bateko fanzine haien antzera, gai baten inguruko fanatikoek fanatikoentzat egiten zituzten argitalpen underground haien ildotik, baina diseinu grafiko landuarekin, koloretan, eta argitalpen txukun batean.

Bereziki gustatu zaizkit Txus Dominguez skaterraren testu anarkiko indartsua, Luis Tejerina artistaren poema, eta Tony Butt meteorologoak etorkizunean –”gizakiak klima kontrolatzea lortzen duenean”– surfak izango lukeen itxuraz idatzitako hausnarketa.

Eskerrik asko, Jonan. Badugu zer gozatua.

_____

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels