Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Liburua

 

 

 

14,5 x 21,5 zm
208 orrialde

19 euro
Salbera argitaletxea (autoedizioa)

© 2017 Iñigo Urdinaga
cc-by-sa Creative Commons
Aitortu Ezkomertziala
Edizio lagun: Joxerra Garzia
Azalaren diseinua: Estudio Primo

ISBN: 978-84-617-9795-0
Lege gordailua: SS-472-2017
Antza S.A.L.-ek inprimatua 2017ko apirilean
Printed in The Basque Country

 

 

Kontrazala

Arrazoi du Bernardo Atxagak: “Paradisurako jaioak gara, hala nola txoriak airerako”.

Indigena hawaiiarrek mendeak zeramatzaten olatuak hartu eta gozatzen, baina hamarkada gutxi batzuetan zeharo eraldatuko zuten gizon zuriek surfa. Orain, taula hobeak ditugu, neoprenoak, auto eta errepideak, itsas-iragarpenak, hegazkinak… Ordainetan, porlanez bete ditugu hondartza eta itsasadarrak, surflari gehiegi dabil han-hemen, eta ez gara antzinako indigena hawaiiarrak baino zoriontsuago.

Horra, liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?

Behar-beharrezkoa dugu oreka, ez erortzeko eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Paradisura hurbiltzeko.