Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Larunbata

31

martxoa 2018

2

IRUZKIN

Cook kapitainaren oinordeko

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Liburutik kanpokoak, Surf kultura, Surfaren bortitza

Hawaii, 1976ko negua.

Hawaiiarrak nazkatzen hasita zeuden surflari profesional izatera iristeko edozer egiteko prest zeuden Australiako eta Hegoafrikako gazteen harrokeriarekin.

Surf indartsua zuten, bai, baina lotsagabe zebiltzan aldizkarien arreta erakartzeko, deklarazio polemikoak eginez (hawaiiarrak eskola zaharrekoak zirela, surf berria egin behar luketela…), olatu onenak hartzen… Eta, gainera, txapelketa denak irabazten hasi ziren, dirua eramaten…

Wayne “Rabbit” Bartholomew australiarra zen gazte harroxko haietako bat. Artikulua idatzi zuen surf aldizkari batean, “Bustin´Down The Door” (“Atea behera botatzen”), Australiako eta Hegoafrikako surflari gazteei esanez ezin zutela Hawaiira atzeko atzetik sartu, baizik eta atea bota egin behar zutela, hawaiiarrak atea jotzen ari zitzaizkiela ohartu baino lehen.

Horrez gainera, liskarra izan zuen Australian Barry Kanaiaupuni surflari hawaiiarrarekin; argazki probokatiboak atera zituen boxeolariz jantzita; Hawaiien bertakoak errespetatu gabe ibiltzen zen uretan…

Sunset-en surf egitera sartu zen batean, surflari denak lehorrera atera ziren. Pixkatera, hogeita hamar bat hawaiiar ikusi zituen urizkinan, taula zahar batzuekin beregana etortzen. Inguratu egin zuten, eta egurtu, kupidarik gabe. Hortz guztiak hautsi zizkioten, sudurra, ezpainak…

Gertatutakoa azaltzeko, konparaketa ona egin zuen gero Wayne Bartholomew berak: “Ez dakit zer gertatu zitzaion Cook kapitainari, baina nik hondartza hartan bizi nuenak Cook kapitaina gogorarazten dit beti”. Cook kapitainaren oinordeko sentitu ote zen nolabait?…

Zelatan zeuzkan hawaiiarrak, hotel batean ezkutatu behar izan zuen, uhartean inork ez zion taularik utzi edo egin nahi… Eddie Aikau hawaiiar mitikoa joan zitzaion arazoa konpontzen saiatzeko.

Hawaiiko historia azaldu zion, eta zergatik zeuden bertakoak berekin haserre. Gero, hango tradizioa jarraituz, “ho’oponopono” bat antolatu zuen; hau da, bilera, arazoan inplikatuta zeuden guztiekin. Hawaiiar ugari bildu zen, eta epaiketa publiko moduko baten ostean, erabaki zuten Bartholomew txapelketetan parte hartzeko bakarrik sartu zitekeela hango olatuetan.

Garai latzak pasatu zituen australiarrak. Bere segurtasuna ez zegoen ziurtatuta. Harrokeria guztiak baztertu, apaltasunez jokatzen hasi, eta pixkanaka lortu zuen bere bidea egitea. Munduko surf txapelduna izan zen 1978an. Gero, ASP-ko buru, hamar urtez.

Bartholomew berak dioenez: “Ez neukan ideiarik Hawaiiko historiari buruz, ez nekien hara joaten ziren guztiek, lehen komertzianteetatik hasi, misiolariengandik pasa eta gaur egungo etxebizitza promotoreenganaino, guztiek zerbait lapurtzen zietela. Eta ni surfa lapurtzen ari nintzaien nolabait”.

Bustin´Down The Door dokumentalaren sinopsian ondo dioten bezala, gazte haien “jarrera kolonialista harroa” izan zen liskarraren sorburu nagusia. Jarrera koloniala zuten, beraiek jakin ez arren.
.

Wayne Bartholomew, Pipeline “backside attack” 1976.

 

Bustin´ Down the Door
. Dokumentala osorik, soinu banda txarrarekin baina gaztelerazko azpitituluekin.
. Gertaerari buruz 1977. urtean Surfer aldizkariak atera zuen artikulua.
. Haritz Larrañagak Garan ateratako artikulu ona.

Comments

comments

2 Comments

  1. ibon
  2. surflaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels