Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

17

apirila 2024

0

IRUZKIN

Orain ingelesez

Idazlea , ArgitaratuaSalbera argitaletxea, Surf kultura

Bueno, bueno, ba azkenean… Itzulpen prozesu luze eta oso interesgarri baten ondoren, Jacob Rogers itzultzailearekin eta itsasoaz bestaldeko nire lagun surflariekin eztabaida emankorrak izan ostean, kalean da nire liburuaren ingelesezko bertsioa.

Eskerrik asko hau irakurtzeagatik eta, hala bada, liburua gomendatzeagatik.

itsasoaz bestaldeko nire lagun surflariekin eztabaida emankorrak izan ostean, kalean da nire liburuaren ingelesezko bertsioa.

Gustatuko zaielakoan zure lagunei gomendatzen baldin badiezu, ni pozarren eta eskertuta. Herrialde askotanerosi daiteke, Amazonen, bai paperean bai bertsio elektronikoan.Salbera zigiluarekin egindako autopublikazio bat da beste behin. Oraingoan, ordea, nazioarteko banatzailerik ez dudanez, amore eman eta Amazonen esku utzi behar izan dut. Haiek arduratzen dira, eskaera bat jasotzen duten bakoitzean, liburua inprimatzeaz eta entregatzeaz, Estatu Batuetan, Australian, Ingalaterran, Frantzian, Alemanian…

Ez dut espero salmenta handirik, baina ilusio handia egingo lidake liburua -han kontatzen dena- gozatu eta baloratuko duten itsaso eta bazter ezberdinetako surflariengana iritsiko balitz.

Testua mimo handiz landu dugu. Liburuan gehien aipatzen diren tokien mapa bat gehitu dugu (Zarautz, Mundaka, Guethary…); Orioko argazkiak ere sartu ditugu, Putomuroaren aurrekoak eta ostekoak eta abar; eta @estudioprimo -k asko gustatzen zaidan azala diseinatu dio.

Pertsonalki ziklo bat ixten dut honekin. Dagoeneko zazpi urte dira euskaraz argitaratu nuela, lau gaztelaniaz atera nuenetik. Orain idatziko banu, oso bestelakoa litzateke. Baina hor dago, bere horretan.

Informazio gehiago nahi baduzu: www.asurferinsearch.com

Eskerrik asko hau irakurtzeagatik eta, hala bada, liburua gomendatzeagatik.

Ondo bizi!

  

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels