Urtebete
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaSalbera argitaletxea
Urtebete joan da liburua aurkeztu eta haren inguruan interneten idazten hasi nintzela.
“Noizbehinka uharte bat sortzen da ezer ez zegoen tokian. Eta hilabete, urtebete edo bost urte geroago, uhartea itsasoan desagertzen da berriz. Iraupen laburreko uharte abortoak dira, denbora labur batez soilik agertzen direnak olatu aparren gainetik”. (Rachel Carson, “Thea Sea Around Us”).
Halaxe ba, liburuak hor jarraituko du, ez dakit zenbateraino uharte; baina harekin lotutako blog hau eta Facebook, Twitter eta Instagram kontuak desagertzen joango dira pixkanaka.
Motibazioa galtzen joan naiz. Sare sozialetan gauzak ondo egiteko, oso zalea izan beharra dago, gainean egon, iruzkinak utzi, eta ni ez naiz lur-eremu horietako animalia. Gainera, denbora eskatzen du honek (gaia erabaki, idatzi, argazkiak bilatu…), eta ez dirudi surflari asko dabilenik nireak bezalako uharteen bila.
Eskerrik asko uharte hauek nirekin partekatu dituzuen guztioi. Ondo bizi!
.
earra izan dek jende gutxirekin olatu hauek surfeatzia.
🙂 🙂 Oooona iruzkina, Kepa. Ea olatu sendo eta erakargarriak hartzen eta sortzen asmatzen dugun.