Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Ostirala

6

apirila 2018

2

IRUZKIN

Wayne Lynch, eredugarri

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura, Surfa salgai, Surfaren ederra

70ko hamarkada hasieran, “surf bertikalaren asmatzailea”.

Gaztetan txapelketa ugari irabazitakoa, 17 urterekin munduko onenetakoa zen. Utzi egin zuen lehia, “txapelketekin, surf egitera eraman ninduten arrazoiek zentzua galtzen zutelako”.

Ez zuen erakartzen ez diruak ez ospeak. “Famatua zarenean, jendeak ezberdin hartzen zaitu, beste zerbait nahi du zuregandik”.

Uko egin zion zerbitzu militarrari eta Vietnamgo gerrari. Furgonetan hara-hona, nomada moduan bizitakoa. Aborigenekiko sentiberatasun eta errespetu handikoa.

Australia hegoaldean olatuak aurkitzen eta jenderik gabe surf egiten bizi izan zen urtetan.

. “Hasieran, jendea modu nahikoa organikoan iristen zen surfera, kulturak benetan erakarrita. Baina surfa komertzializatzen hasten zarenean, jendea masiboki erakartzen… Nola edo hala benetako surf kultura bizirik mantentzen ez baduzu, ondorio negatibo asko dator hortik epe luzean”.

Esaten du surfa hartu-emana dela. Harremana olatuarekin, itsasoarekin, gainerako surflariekin… Baina surflari kopuru batetik gora, oso zaila dela esperientzia horretaz gozatzea.

. “Ez bazaude txapelketetan, ez zara garrantzitsua. Oso paradigma mugatua da industriak azken hamarkadatan ezarri duena. Zabaldu egin behar da ikuspegi hori. Orain askok surflari profesional izan nahi dute, eta uste dut surf kulturaren gauza asko galtzen dituztela”.

 

:
Gehiago jakiteko
. Elkarrizketa Wax aldizkarian.
Elkarrizketa Liquid Salt aldizkarian.
. Elkarrizketa Surfing World aldizkarian.
. “Another Day in the Life of Wayne Lynch” minidokumentala.

Comments

comments

2 Comments

  1. ibon
  2. surflaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels