Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

13

abendua 2017

1

IRUZKIN

Melville, surfa eta zibilizazioa

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura

Moby Dick balea zuriaren sortzailea bera, Herman Melville izan zen surfari buruz idatzi zuen lehen idazle ezaguna.

1840ko hamarkadan, gaztea zela, baleontzitan egin zuen lan hegoaldeko itsasoetan, eta Mardi liburu arraroan azaltzen duenez, “surf-board” gainean, ur hormak korritzen ikusi zituen indigenak. Zaldi gainean bezala omen zihoazen, aurrera eta aurrera, airean. The swimmers of Ohonoo most delight to gambol in the surf”. Hori atera zuen ondorioa. “Igerilari polinesiarrek atseginik handiena hartzen dute, jauzika itsasazalean”. (Hemen jatorrizko testua).

Nire liburuan honakoa idatzi nuen Melville-i buruz:

Ez dakigu surfa probatu ez izanaz damutu ote zen inoiz. Typee bere lehen liburuan gizon zuriez eta zibilizazioaz idatzi zituenak irakurrita, eta gero eduki zuen bizimodua aintzat hartuta, bistakoa dirudi behin baino gehiagotan damutuko zela “basatiengandik”, edo behintzat itsasotik, larregi urrundu izanaz.

Hegoaldeko itsasoetan zebilela, abentura harrigarria bizi zuen Melvillek. Typee (Nuku Hiva) uharteko kanibalek bahituta eduki zuten hilabete-edo, eta hango bizipenetan oinarrituta liburua idatzi zuen gero. Paradisu itxurako uhartea, indigena jatorrak, haien antolaketa eta ohitura bitxiak…

“Hiru aldiz zoriontsu dira, itsaso erdian, oraindik deskubritu gabeko uharteren batean bizi direlako, gizon zuriarekin oraindik topo egin ez dutenak”.

“Hobe dute orain arte bezala pagano eta basati zoriontsu errugabeak izaten jarraitu, Sandwich Uharteetako gizagaixoek bezala baino”.

Melvillek bazekien zer nozitzen ari ziren “Sandwich Uharteetan” hawaiiarrak. Itsasgizona zen, idazlea, eta ez zuen inondik inora asetzen zibilizazio zuriak.

.

Comments

comments

1 Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels