Itsasmina eta lurmina
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak
Itsasmina zer den ondo dakigu askok. Baina lurmina, paradoxikoki, benetako itsasgizonak soilik nozitzen du.
Herman Melville aipatu berri dugunez, ezin tentazioari eutsi, eta Typee liburuko bi pasartetxo ekarri nahi ditut hona, itsasmina eta lurmina zer diren ondo azaltzen dutelakoan.
Hilabeteak omen zeramatzan Melvillek itsas zabalean, lurrik inon antzeman ere egin gabe. Sei hilabete. Azkar esaten da. Halakoetan, basamortu bihurtzen da itsasoa:
“Oh, zenbat emango nuken belar izpi soil baten freskurari begiratze hutsagatik… lur eskukada baten usain gozoa dastatzeagatik!“.
Itsas basamortuan hain luzaroan ibili eta gero, gustura hartzen du lurra itsasgizonak. Urertzetik asko aldentzen badute, ordea, laster da itsasminez. Melvillek horrela deskribatu zuen, lehorrean, kresala arnastu gabe hilabeteak egin ostean, itsasoarekin berriz topo egiterakoan sentitu zuena:
“Ez zait sekula ahaztuko urizkinan lehertzen ari ziren olatuen marruma aditutakoan sentitu nuen estasia. Laster ikusi nuen zuhaitzen artetik uraren distira. Oh, itsasoaren irudi eta soinu zoragarriak… zeinen alai agurtu zintudan, aspaldiko lagun bat bezala!“.
Surflariak nahi baino gehiagotan pairatzen du itsasmina; eta, horregatik, ziurrenik ez luke nahi bizi lurminik.
.