Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Larunbata

19

maiatza 2018

2

IRUZKIN

Urtebete

Idazlea , ArgitaratuaSalbera argitaletxea

Urtebete joan da liburua aurkeztu eta haren inguruan interneten idazten hasi nintzela.

“Noizbehinka uharte bat sortzen da ezer ez zegoen tokian. Eta hilabete, urtebete edo bost urte geroago, uhartea itsasoan desagertzen da berriz. Iraupen laburreko uharte abortoak dira, denbora labur batez soilik agertzen direnak olatu aparren gainetik”. (Rachel Carson, “Thea Sea Around Us”).

Halaxe ba, liburuak hor jarraituko du, ez dakit zenbateraino uharte; baina harekin lotutako blog hau eta Facebook, Twitter eta Instagram kontuak desagertzen joango dira pixkanaka.

Motibazioa galtzen joan naiz. Sare sozialetan gauzak ondo egiteko, oso zalea izan beharra dago, gainean egon, iruzkinak utzi, eta ni ez naiz lur-eremu horietako animalia. Gainera, denbora eskatzen du honek (gaia erabaki, idatzi, argazkiak bilatu…), eta ez dirudi surflari asko dabilenik nireak bezalako uharteen bila.

Eskerrik asko uharte hauek nirekin partekatu dituzuen guztioi. Ondo bizi!

.

 

 

Comments

comments

2 Comments

  1. kepa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels