Aizkorakadak
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaSurfa neurriz gain
“He swung is board like an ax“. Esaldi horrekin hasten da liburua. “Aizkora balitz bezala biratzen zuen taula”. Drew Kampionek idatzi zuen 1966.urtean, Nat Young australiarrari buruz.
.
Gaur egun, surflari batek bira zorrotz eta bortitza egiten duenean, olatuari aizkorakada eman diola esaten dugu. Baina badira bestelako aizkorakadak ere surfean, elkarri ematen dizkiogunak, eta gero eta ohikoagoak bihurtu direnak.
“A zer aizkorakada eman dion!”, esaten dugu, surflari batek besteari olatua moztu eta osten dionean.
.
Liburuan esaten den bezala: “Hainbeste aizkora salduta, arbolarik gabe geratzeko arriskuan izango gara laster”, edota “Horrela segituz gero, azkenean masifikazioa izango da surflarioi aizkorakada emango diguna”.