Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Ostirala

9

ekaina 2017

0

IRUZKIN

Arrantzaleak, gure lehen surflariak

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surfaren ederra

Argazki hori ikusita, Kontxako estropada jokatzera zihoazela pentsa dezake norbaitek. Arrantzara zihoazen, ordea, itsasora arraunean.

Etxean kontatzen zigutenez, gure aiton-amonen aitonek, traineruan itsasoratu eta baleak harrapatzen zituzten arpoiekin. Baleak ez zirenean, sardinak, antxoak, txitxarroak eta abar zekartzatela, gogor egiten zuten arraun moilara ahalik eta lasterren iristeko, prezio hobean saltzen zutelako arraina lehen traineruek. Hortik sortu zela gero arraun kirola.

Orioko itsasadarrean imajinatzen nituen gure arbaso arrantzaleak, moilara lehenbailehen iristeko arraunean denak emanda, uhinak hartzeko txanpak egiten, uhinen indarra baliatzen, surfean.

“Haiek gure lehen surflariak!”, pentsatzen nuen. Ontzi gainean ez ezik, olatu gainean ere tente joango baitziren tarteka, patroiak behintzat.

.

Argazkiak: Itsas marruma, 2002.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels