Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Ostirala

23

ekaina 2017

0

IRUZKIN

Gure lehen “surf oholak”

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura

1964koa da iragarkia. Haren arabera:
Soucoupe delakoa, guk aspirina esaten geniona, “olatua jaisten denean geratzen den ur geruza finean luze labaintzeko da, fantasia guztiak betetzeko, eta eskola ezin hobea oreka lantzeko”. Surfy delakoak, berriz, txanperoak, “surflariaren lehen sentsazioak emango dizkizu”.

Jende gutxi ibili zen aspirinarekin Euskal Herrian, mugaren alde honetan behintzat. Txanperoarekin, ordea, asko. Iragarki hori baino dezente lehenagotik egiten zituen txanperoak Marcelo Linazasoro arotz zumaiarrak. Dirudienez, 1950-70 urte bitartean egin zituen, eta Donostian, Hondarribian, Zarautzen eta herri gehiagotan saltzen zirenez, etxe askotara iritsi ziren.

Ni haur nintzela, igeriketan nirekin ibiltzen zen Mikel Azkueren aitak egiten zituen, Zarautzen, eta hantxe erosi genion neurea, tailerrean bertan. (Atzekoa, hirugarrena da Mikel).

Olatuak hartzeko erabiltzen genituen batez ere, baina urizkinan irrist egiteko eta elurretan maldak jaisteko ere bai aldian-aldian. Margotu egiten zituzten batzuek, bi edo hiru kila jartzen zizkieten batzuek, txikota beste batzuek…”Txanperoa tuneatzen orduak igarotzen genituen”, Haritz Larrañagak artikulu honetan gogoratzen duen bezala.

Berez, olatuetan etzanda txanpak egiteko ziren, baina batzuek esaten zuten tutuak egiten zituztela haiekin, reentry-ak, bi metrotik gorako olatuak ere hartzen zituztela… Hori bai, erne ibili beharra zegoen urizkinako olatuetan, punta hondarretan sartuz gero, txanperoa tripan iltzatzen zitzaizun-eta, sekulako mina emanez.

Haiek gure lehen “surf oholak”, gero iritsiko ziren surf taulen aitzindariak.
Liburuan ez ditut aipatzen, baina merezi zuten omenalditxo hau.

.

Argazkiak hemendik atera ditut.
Merezi du begiratu on bat(zuk) ematea web-altxor honi: mypaipoboards.org

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels