Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteartea

13

otsaila 2018

0

IRUZKIN

Lehen “surfariak”

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Liburutik kanpokoak, Surf kultura

(Orio, 1963).

Gure lehen surflariak ez ziren Biarritzeko olatuekin konformatu. Surfak bere-berezkoa du olatuen bilaketa, eta berehala hasi ziren haiek kostan gora eta behera olatu ehizan, “surfariak” egiten.

Iparraldean, Angelun, La Barre olatu mitikoa azkar aurkitu zuten, adibidez; eta mugaren alde honetan ere ibili ziren, bi argazki horiek erakusten dutenez.

Behekoa Mundaka dela argitaratu dute libururen batean, baina nabarmena da Orio dela bi argazkietakoa.

Itxura guztien arabera, 1963. urtekoak dira argazkiak eta Jo Moraiz surflari ezaguna da gazte horietako bat (urte pare bat geroago Euskal Herriko -eta Kantauri kostalde osoko- lehen surf denda eta eskola ireki zituena).

Harrigarria da. Urte batzuk bazeramatzaten Biarritzen surf egiten (1957tik), Frantziako lehen surf txapelketa antolatua zuten (1960), Europako lehen surf txapelketa ere bai (1961), olatuak bilatzen zebiltzan han-hemen (1963)… eta Hegoaldean -eta Iberiar penintsula osoan- oraindik inork ez zuen surf egiten.

Garai hartan edozeinek ez zeuzkan autoa, argazki kamera, surf taula eta denbora librea. Aberaskume haiei exotikoa-edo egingo zitzaien Orio, bertan geratu eta bi argazki ateratzeko. Goikoa atera zuenak behintzat argi zeukan, antza denez, surf taulak tresna bitxiak zirela herri arrantzale txiki hartan.

.

Orio, 1963. Dirudienez, Jo Moraiz da surflarietako bat.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels