Ongi etorri
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaSalbera argitaletxea
Balkoi horretan hasi nintzen liburua idazten. Argazkian ikusten den mahai horretantxe, izenik ez zeukan txakur hori nire oinutsei pega-pega nuela egunero.
Banuen garaia, denbora hartu eta gaiari gogoz heltzeko. Uste nuen urtebetean moldatuko nuela liburua. Gaztetako koadernoetan neuzkan ohar batzuk salbatu nahi nituen, baina kontu berri ugari ere bazebilzkidan buruan. Ohartzerako, bizitza propioa hartzen hasi zen testua.
Lau urte iraun ditu barne-bidaiak. Ez da samurra izan, baina hemen da emaitza: “Surflaria eta paradisua” izena du liburuak.
Bertan aipatzen ditudan pertsona, leku eta kontuen inguruko edukiak sareratzen hasiko naiz laster blog honetan. Liburuan sartu ez ditudan testu batzuk ere bai agian.
Ongi etorri!