Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Ostirala

28

ekaina 2019

0

IRUZKIN

Surflarien odola

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura, Surfaren ederra

Kaliforniatik iritsi zait, labetik irten berri. Eta aitortu dezadan, poza ematen dit nire testu bat ingelesezko argazki liburukote eder batean ikusteak.

Patrick Trefz argazkilari eta zinegileak Surfers´Blood  berritu dueta testu bat eskatu zidan 2. ediziorako. Ohore bat da niretzat hainbeste sari jaso eta hain lan onak egin dituen Patrick Trefz bezalako fenomeno batekin kolaboratzea, eta nire hitzak eta izen-abizenak Jamie Brisick bezalako surf idazle batenaren aldamenean joatea.

Liburu honetan surfaren esentzia argazkitan harrapatzen saiatzeko, olatu ikusgarriak, itsasbazter basatiak eta abar ez ezik, mundu osoko surflari ezagun eta errespetatuak ere erretratatu ditu Patrick Trefzek azken hogei urteotan: Buffalo, Buttons, O´neill, Tudor, Curren, Slater, Medina… eta baita gure Patxi Oliden ere.

Horregatik, guretik abiatu naiz testuan: Orio, Patxi, Itxas Tresnak… gero, liburuko argazkien inguruko nire ikuspegia emateko.

Ilusio berezia egiten dit, Kalifornian eta ingelesez, hau bezalako esaldiak argitaratzeak: “Bizi dugun surfaren neurrigabeko komertzializioak surfaren irudi arin eta eztimerke bat zabaltzen duen garaiotan, liburu honek aukera ematen du zarata horretatik aldendu eta, patxadaz, surflarien odolera hurbiltzeko eta gozatzeko”.

Patricken argazkiek indarra daukate, sakontasuna; asko zaintzen duelako argazki bakoitzaren estetika, beti ere postal ikonikoa bilatu gabe. Argazki gordinak dira bereak, biluziak, efektismorik gabeak.

Surfaren ikuspegi oso zabala dauka Patrickek. Hawaiira bidaiatzen du, Tahitira, Txilera edo Euskal Herrira, leku eta pertsona interesgarrien aurrean jarri, eta haietako bakoitzaren atzean dagoen istorioa erakusten saiatzen da. Horretarako, berdin balio dio Andy Irons bezalako izar batek, Ramón Navarro bezalako surflari baten aita arrantzaleak edo mundu mailan ezezaguna den gure Patxi bezalako shaper batek.

Surfers´Blood  opari bikaina da edozein surflarirentzat.

.Eduki interesgarriak
. Liburuari buruzko info gehiago.
. Patricken webgunea.
. Liburua hemen erosi dezakezu, adibidez. (Adi zer edizio erosten duzun).
. Surfers´Blood dokumentala osorik (57 min).

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels