Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Igandea

4

martxoa 2018

0

IRUZKIN

Beach Boys ala Dick Dale

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfaren ederra

Horrela dio nire liburuko pasarte batek:

“Gidget ala Dora. Negozioa ala emozioa. Beach Boys ala Dick Dale. Arrakasta ala ondo bizitzea”.

Niri ere gustatzen zait Beach Boysen musika, baina surfaren ikuspegitik, errespetu askoz handiagoa sortzen du Dick Dale handiak.

Fred Reiss surflari eta idazlearen hitzetan:

“Beach Boys. Kooks with guitars… Mundu guztiari kontatu zioten surfa primerakoa zela. Ezin beren aho madarikatuak itxita eduki! Eta ez zuten surf egiten! Ah, itxoin, beraietako batek baietz zioen, eta itota hil zen. Atera hortik kontuak zer surflari ona izango zen”. (Gidget Must Die, 1995)

Dick Dale, bai, surflaria zen. Eta behin baino gehiagotan esan zuenez, surf egiterakoan olatuan sentitzen zituen soinu eta sentsazioak transmititzen saiatzen zen gitarrarekin.

Pulp Fiction filma indartsu hasteko Dick Dalen kanta bat aukeratu zuen Tarantinok. Ez Beach Boys.

 

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels