Gwynedd Haslock, 70 urterekin surfean
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura, Surfaren ederra
Britaniarra, 50ko hamarkadan txanperoarekin ibilitakoa, urte askotako surflaria, eredugarria da zentzu askotan. Gwynedd Haslock-en istorioa irakurri nahi duenak hemen dauka, Haritz Larrañagak laburtuta.
Gaur, Haslock-en bi esaldi nabarmendu nahi ditut:
. “It doesn’t matter to me what the conditions are like. For me it’s about just going in.”
“Niri berdin zait zernolako baldintzak dauden. Niretzat, sartzea da kontua”.
. “I just thought of myself as a surfer, whether you’re male or female didn’t come into it actually. Except that I think men are stronger. I don’t pretend to be as strong as a man but you use your own skills to achieve what you want.”
“Surflari moduan hartu nuen neure burua. Berdin do gizonezkoa ala emakumezkoa zaren. Nire ustez, alde bakarra, gizonezkoak indartsuagoak direla. Nire asmoa ez da gizonak bezain indartsua izatea, baizik eta zure abileziak baliatuta, zuk nahi duzuna lortzea”.
.
Iturriak
. Gwynedd Haslock
. “The Story of Gwyn Haslock“, bideoa.
. Haslocken istorio bat munduko txanpero txapelketan.
.