Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Igandea

13

maiatza 2018

0

IRUZKIN

Dopamina

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfa salgai, Surfaren ederra

Argazki-muntaia ikusgarriak ziren, zinez ederrak. Dopamina izena jarri zioten kanpainari.

Ez nekien zer zen dopamina, baina “doping eta “adrenalina” hitzen mundukoa zirudien. Surfak ematen dizkigun sentsazio txuteei egingo zien erreferentzia.

Urte batzuk geroago, surf bideo ezohikoa atera zuen marka hark, eta urazpiko argazkiak egiteko izan zituzten komeriak suma daitezke bertan. Ez zituzten igerilekuren batean egin; instalazioak jarri zituzten Balin urazpian!

Bideoaren testuak dioenez, euforia neurotransmisore bati esaten zaio dopamina biokimikan. Norbaitek erakartzen gaituenean, dopamina askatzen du gure garunak, eta erreakzio horren antzekoa lortzen omen dugu sexua, musika edo surfa gozatzerakoan.

Dopamina, adrenalina, endorfina, bitamina eta beste mina asko ere ematen dizkigu surfak. Sanoa da printzipioz, baina ezin hura gabe bizi.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels