Elkarrizketa 3sesenta aldizkarian
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura
Elkarrizketa egin dit Jabi Iraizozek 3sesenta aldizkariaren 195. zenbakian
“Gente” atalean, surflari gisa egin dit, eta ez hainbeste liburuaren inguruan, nahiz eta hartaz ere galdetzen didan noski.
Gutxitan gertatzen da elkarrizketa batekin gustura geratzea, baina kasu honetan hala suertatu zait eta, beraz, nire eskerrik beroenak Jabiri.
Salgai dago aldizkaria kioskoetan, eta ez litzaidake ondo irudituko elkarrizketa osoa hemen ematea; baina pare bat pasarte jarri ditut hor azpian, agian norbait aldizkaria erosi edo irakurtzera anima dezaketelakoan.
Eskerrik asko, Jabi Iraizoz.
.