Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Astelehena

22

urtarrila 2018

0

IRUZKIN

Duke Kahanamoku, enigma bat ere bada

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura

Duke Kahanamoku, “surf modernoaren aita”. Ikonoa ezagutzen dugu, mitoa; baina ez hainbeste pertsona.

Apala zen, diskretua, denekin ondo moldatzen saiatu zen, eta bere pentsakerari buruz gehiago jakiteko gogoz geratuko gara.

Hawaii estatu independentea zela jaio zen, 1890. urtean, familia arrunt batean. (“Duke” izena da, ez titulu bat edo). Zortzi anai-arreba izan zituen, urizkinan hazi zen, eta ona zen uretako kirol guztietan.

Igeriketan egin zen ezagun. 1912ko olinpiadetan, errekorra jarri zuen 100 metro librean. Hurrengo bi olinpiadetan ere irabazi zituen dominak. Surf eta igeri erakustaldiak egin zituen Estatu Batuetan eta Australian. Hollywoodeko hogei film baino gehiagotan parte hartu zuen.

Pertsonaia famatua izan zen, eta bere ospea baliatu zuen hamarkada haietan galtzear zegoen hawaiiarren antzinako denborapasa nazionala –“surfa”– biziberritzeko.

Out of the water, I am nothing“, esan zuen behin, “Uretatik kanpo, ez naiz ezer”. Baina gizon dotorea zen lehorrean ere, eta, agian horregatik, paper berezia jokatu zuen Hawaii uharteak Estatu Batuetara batzeko prozesuan.

Txikitatik ikusi zuen gizon zuriak Hawaii bereganatzen ari zirela pixkanaka. Gaztetan, arrazismoa jasan behar izan zuen Estatu Batuetan. Milaka estatubatuar ikusi zituen Hawaiira iristen, beren hizkuntza, ohitura eta interesekin. Hala ere, diotenez, Hawaii uharteak Estatu Batuen parte bihurtzearen alde egon zen.

Kahanamoku harro zegoen bere jatorri hawaiiarraz. Surflari indigenak batzen zituen Hui Nalu, “Olatuen Kluba” taldearen sortzaileetakoa izan zen. Arbaso hawaiiarrekiko lotura sinbolizatzen zuen (apala, osasuntsua, noblea…). Eta 1959. urtean, Estatu Batuek Hawaii bereganatu zutenean, Aloharen Enbaxadore izendatu zuten Kahanamoku.

Argi dago Hawaii iparamerikartzearen kontra balego, gizon zuriek ez luketela hain famatu bihurtuko. Eta gaizki-pentsatu batek ondorioztatu lezake Kahanamoku karrera edo dirua egiteko agertu zela beti hain abegikor estatubatuarrekin, interes pertsonalengatik. Baina hawaiiarrek ondo ezagutzen zuten, eta benetan maite zuten Kahanamoku.

Zergatik jokatu zuen Kahanamokuk horrela? Konbentzituta zegoelako hawaiiarrak hobeto biziko zirela Estatu Batuen parte izanda? Ala dagoeneko atzerabueltarik ez zegoelako eta ez zuelako erretxinduta bizi nahi alferrikako borroka batean? Zergatik ez zuen sekula arrazismoaren inguruko adierazpenik egin? Damutu al zen inoiz estatubatuarrekin beti hain irrifartsu eta begirunetsu jokatu izanaz?…

77 urterekin hil zen, bihotzekoak jota. Gaur betetzen dira justu 50 urte. Duke Kahanamoku inoiz izan den surflari errespetatuena eta itzal handikoena da oraindik ere asko eta askorentzat.

.

Duke Kahanamoku
. Argazki bilduma.
. Bere esaldi batzuk.
. Bera eta bere bizitza telebistan.
. Berari buruzko hitzaldi ona.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels