Durangoko Azokan (I)
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaSalbera argitaletxea
Durangoko Azokan egongo da SURFLARIA ETA PARADISUA.
Goienkale 41 stand-ean, Autoekoizleen Plazan, abenduaren 6tik 10era.
Oraintxe nator liburuak eta abar han uztetik.
. Elkarrizketa egingo dit Ainhoa Urien idazleak Ahotsenean: osteguna 7an, 17:00etan.
Esan dit elkarrizketa bizia, ezberdina nahi duela, galde-erantzun laburrekoa…
. Inor edo inor gutxi etorriko zait ziurrenik, baina liburuak sinatzeko prest egongo naiz stand-ean.
Osteguna 7an, 10:30etatik 13:30etara, Goienkale 41en.
. Eta oihartzuna lortzeko beste bi ekintza ere egingo ditut azokan.
Ondo ateratzen baldin badira, izango duzue haien berri…
Gonbidatuta zaudete, noski, Sormenaren Lurraldera.
.