Surflariak galdera bere buruari
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaAipuak, Liburutik kanpokoak
How do you have to live to get those few empty waves?
Linda Cuy ("All for a Few Perfect Waves". David Rensin, 2009).Linda Cuy surflaria da betidanik. Miki Doraren lagun, bikotekide edo dena delakoa ere izan zen hamar bat urtez, eta haren biografian esaten du besteak beste:
“Miki´s life was all about a few empty waves. What do you have to do, how do you have to live, to get those few empty waves?“.
“Mikiren bizitza olatu huts gutxi batzuen ingurukoa izan zen erabat. Zer egin behar duzu, nola bizi behar duzu, hutsik doazen olatu gutxi horiek hartzeko?”.
Esaldi horretatik atera zuen David Rensin-ek Doraren biografiarako titulua: “All for a Few Perfect Waves“. “Dena olatu huts perfektu gutxi batzuengatik”. Liburu benetan gomendagarria da, inoizko surflari mitikoenetakoa ezagutzeko.
Iruditzen zait bete-betean jotzen duela Linda Cuy-ren galderak, behin baino gehiagotan galdetzen baitio hori, modu batera edo bestera, surflariak bere buruari: “Zer egin behar duzu, nola bizi behar duzu, hutsik doazen olatu gutxi horiek hartzeko?”.
Zer lan mota behar duzu? Olatuak daudenean lanean baldin bazaude, ezingo dituzu hartu. Asteburuetan soilik egiten baldin baduzu surf, nekez gozatuko dituzu olatu hutsak. Non bizi behar duzu? Nondik nora mugituko zara? Nola? Surf toki ezagunetan ibiltzen baldin bazara beti, nekez aurkituko dituzu hutsik doazen olatuak. Nondik aterako duzu dirua?…
Azken batean, zein leku emango diozu surfari zure bizitzan? Zenbateraino premiazkoak dira olatuak zuretzat?…
.
galdera onak…
zenbateraino dira premiazkoak olatuak niretzat? eta olatu hutsak?
ez naizenez surflari iaioa inoiz izango, nik beti nahiago inor edo inor gutxi dabilen lekuan uretaratu…