Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Asteartea

27

martxoa 2018

0

IRUZKIN

Eta dirua iritsi zen…

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura, Surfa salgai

1970. hamarkada hasieran inor ez zen bizi surf egitetik. Inor ez, mundu osoan.

Gaur egungo surf marka handienak, enpresa sortu berriak ziren (Quiksilver eta Rip Curl 1969an, Billabong 1973an…); eta surfa ezezaguna edo oso minoritarioa zen mundu zabalean.

Surf giroan, “komertzializazioaren aurkako sentimendu indartsua zegoen garai hartan, 60ko hamarkada amaierako kontrakulturaren ondorioz”. Shaun Tomson surflari ospetsuarenak dira hitzak: “Komertzializazioak eta txapelketek usteldu baino ezin zezaketen egin surfa bezalako jarduera purua. Iritzi horretakoak ziren behintzat surf aldizkari gehienak”.

Gaur egungo ikuspegitik harrigarria dirudien arren, –Wayne “Rabbit” Bartholomew, garai hartako beste surflari ezagunetako baten hitzetan–, “Kalifornian, surf txapelketak hilda eta luperatuta zeuden. (…) Ez ziren batere cool kontsideratzen”.

Baina surfa ederra zen, ikusgarria, eta dirua mugitzen hasia zen pixkanaka. Surflari eta surf denda gero eta gehiago zegoen han-hemen. Surf txapelketa handienak diru-sariak ematen hasi ziren. Eta surfa kirol moduan ikusten zuten batzuek surfetik bizitzeko ametsa eduki zuten.

Shaun Tomson: “1975ean aldaketa handia gertatu zen surfean, iraultza handia kirolean. Surf egitetik bizimodua ateratzeko ametsa izan zuen lehen belaunaldia izan ginen”.

Eta dirua iritsi zen… eta goitik behera aldatu zuen surfa oso denbora gutxian: txapelketak eta txapelketak, diru-sariak, babesleak, rankinak, irabazle eta galtzaileak, surflari profesionalak… Eta munduko surf txapelketaren zirkuitua edo zirkua.

Surfa ordutik ez da iguala izan.

.

.

Iturriak
. TOMSON, Shaun. (2011). Surfer´s Code: 12 Simple Lessons for Riding Through Life. Gibbs Smith.
. BARTHOLOMEW, Wayne; BAKER, Tim. (1996). Bustin´Down the Door. Harper Collins Publishers.
. WARSHAW, Matt. (2010). History of Surfing. Chronicle Books.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels