“Barruan uda da beti”
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaSurf kultura, Surfa salgai
Neoprenozko surf janzki on samarrak saltzen hasi zirenekoa zen.
1972. urteko aldizkari batetik aterata zegoen iragarkia.
Neska ilehori bat titi bistan, hondartzan neoprenoa janzten.
Irudi ausarta zen garai hartarako, baina eslogana zen ahaztezina:
“It´s Always Summer on the Inside”.
Bikaina iruditu zitzaidan:
“Barruan uda da beti”.
Beti, urteko garai guztietan egin zitekeen surf neoprenoarekin.
Eta olatuak zeuden munduko edozein bazterretan.
Jende ugari jarri zuen han-hemen olatuak hartzen, eta iraultza ekarri surf mundura.
…