Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Igandea

29

apirila 2018

0

IRUZKIN

“Ez baduzu surf egiten, ez hasi”

Idazlea , ArgitaratuaSurfa neurriz gain, Surfa salgai

Deigarria zen oso: “Ez baduzu surf egiten, ez hasi”. Eta hurrengo orrian: “Surf egiten baduzu, ez geratu sekula”.

Borobila zen iragarkia, masifikazioarekin nazkatutako surflarioi, surflari gehien-gehienoi zuzendutakoa. 

Kanpaina sinatzen zuen marka ezaguna enpresa talde handi batek erosi zuen gero; eta handik gutxira, burbuila finantzieroan porrot egin, eta desagertu egin zen… Halakoxea bihurtzen ari zen surf mundua ere. Enpresak sortu, puztu, batu eta saldu. Ahalik eta lan gutxien eginda, ahalik eta diru gehien irabaztea zen orain gizon zurien helburua.

Bi hamarkada geroago, kanpaina hura berreskuratu edo plagiatu egin zuen beste marka ezagun batek; inork salatu ezin zituelako eta, jakina, 2008an 1988an bezain egokia edo egokiagoa iruditu zitzaielako.

Hogei urte haietan surf munduan gertatu zen aldaketa laburbiltzeko, irudi bat argitaratu zuen Lewis Samuels surflari eta kazetariak bere PostSurf blogean: jatorrizko kanpainako iragarki bat ezkerrean, berrietako beste bat eskubian eta, biak uztartuz, “TOO LATE” idatzi zien gainean. “Beranduegi”.

Paradoxa bitxia ondorioztatu daiteke marka izenei erreparatuta. “Gotcha” hitzak “harrapatu haut!”-edo esan nahi du, eta “lost” aditzak, berriz, “galduta”. Hau da: surfak harrapatu egiten zuen jendea, baina masiboki komertzializatu eta publizitatu zuten, gehiegi, eta galdu egin zen. Edo grazia puska on bat galtzen hasi zen.

.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels