Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Astelehena

23

apirila 2018

0

IRUZKIN

Estiloaren gailurra

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura, Surfaren ederra

Surflari gazte asko ez dira ados egongo. Alde eta aldi guztietan daudelako estilo handiko surflariak, subjektiboak direlako estilo kontuak, bakoitzak bere gustuko surflariak izaten dituelako.

Gainera, asko eta askorentzat, Kelly Slater da inoiz izan den surflari onena.

Matt Warshaw-en iritzi kualifikatua ekarriko dut hona. Ez dakienarentzat: surflari oso ona izateaz gainera (munduko 43. sailkatu zen 1982. urtean), inoizko surf eruditorik handiena da ziur asko Warshaw (Encyclopedia of Surfing eta History of Surfing bikainen egilea, besteak beste).

Honakoa idatzi zuen 2010. urtean (ordurako, Slater bederatzi aldiz izana zen munduko txapeldun):

Oso tentagarria zen (Slater) Tom Currenekin alderatzea, eta honako adostasuna zabaldu zen: surflari bakoitza alor ezberdin batean zela nagusi. Kirolari gisa, inork ezin zuen Slater ukitu, ezta Currenek bera ere. Baina Slaterrek, mugimenduak perfekzioz sinkronizatzen zituen arren, eta egoerarik zailenetan ere lasaitasunari eusteko gai zen arren, ez zuen berdindu Currenen estilo purua. Slaterrek txapelketetan Currenek zeuzkan marka guztiak hautsi zituen banan-banan. Hala ere, Currenek ez zuen erabat galdu surflari onenaren kontsiderazioa“.

Baieztapen potoloa iruditzen zait, History of Surfing liburuan argitaratu edo ez hamaika aldiz pentsatuko zuena; baina ez zuen eztabaidarik piztu.

.

 

Iturria
The irresistible comparison was with Tom Curren, and the consensus soon took shape that each surfer ruled a different domain. Nobody, Curren included, could touch Slater for athleticism. But Slater, even though he synched his moves together perfectly and maintained transcendental calm in the hairiest situations, couldn´t match Curren for purity of style. Slater picked off every contest record Curren ever held, one by one. Curren, though, never fully lost his claim as the ultimate surfer.” Matt Warshaw (History of Surfing, 2010).

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels