Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Astelehena

19

otsaila 2018

0

IRUZKIN

Gidget eta Dora

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura, Surfa salgai

Gaur egun surfaren munduan zer gertatzen ari den ulertzeko, 60ko hamarkadako Kaliforniara jo behar da.

“Gerra” hasi zen surfaren munduan. Bi bando edo korronte nagusi sortu ziren, elkarren kontrako talkan jarraitzen dutenak gaur egun: Gidget korrontea eta Dora korrontea.

Gidget. Nobela baten eta bertako protagonista nagusiaren izena zen. “Girl” eta “midget” hitzen baturatik dator: “neska ttipia”-edo esan nahi du. Uda-pasa Malibura joan, eta bertako mutil batzuekin surf egiten hasten den hamabost urteko neskato baten abenturak kontatzen ditu liburuak. Best seller izan zen (1959).

Hollywoodek filma egin zuen, eta are handiagoa izan zen arrakasta. Gidgeten liburu gehiago egin zituzten gero, film gehiago, komikiak, telesailak… Eta surf giroko film ugari egin zituen segidan Hoollywoodek.

Ondorioz, surflari izan nahi zuten gaztez bete ziren Kaliforniako hondartzak urte gutxitan.

Dora, Miki Dora izan zen surfaren hazkundeak gehien izorratu zuen surflarietako bat. Kaliforniako surflari onenetakoa zen, ohituta zegoen jenderik gabe surf egiten, eta ezin zuen uretan jendetza hura guztia jasan. Denetik egiten zien hasi berriei: bultzatu, pashing-ak eta okerragoak ere bai.

Lehenengo surf aldizkariak sortu ziren, eta haietako batek, “Surf munduko gazte ernegatua” deitu zion. Baina Miki Dora ez zen Gidget korrontearekin haserre zegoen bakarra, eta hazkunde ero hark lokalismoa sortu zuen han-hemen.

Erakargarriagoa zen telebistako neskato lirain xaloa Malibuko gizon erretxindua baino, eta aurrera jarraitu zuen Gidget korronteak indartsu: surf dendak ugari, lehen Munduko Surf Txapelketak, milaka surflari hasi berri…

Alde egin behar izan zuen Dorak, urrutira. Taula hartuta joan zen, paradisu bila.

Surfa -surfaren merkatua- nazioartera zabaltzen hasi zen Gidget korrontea; baina itsasoan zebilen Dora ere batetik bestera, eta nahastuta iristen ziren bi korronteak mundu osoko itsasertzeetara.

Surfaren komertzializazioa, negozioa, dirua… Gidget korrontea.
Olatuak hartzea, gozatzea, surfaren plazerra… Dora korrontea.

.

Gidget boom-a 60ko hamarkadan, surfaren komertzializazioaren hasiera.

Ondorioa, masifikazioaren hasiera, Kalifornian 60ko hamarkadan.

Miki Dora, zer egin pentsatzen.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels