Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Astelehena

10

uztaila 2017

0

IRUZKIN

Giza animalion bilakaera

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfa salgai

URIZKINATIK hitzaurrean“, surfaren azken 50 urteotako bilakera laburbiltzen dugu, Nat Young surflari ospetsuaren bizitzan oinarrituta.

Gaztetan, surflari hippy, “egurrezko etxalde batean bizi zen telebistarik eta telefonorik gabe, marihuana belar usainetan, olatuak gozatuz aske eta solte Animalia”. Hala deitzen zioten, The Animal.

     

Gero, surf denda ireki zuen, surf ikastaroak ematen hasi zen, surf bideoak egiten, surf gidak… “Denetarik egin zuen Animaliak surfetik bizitzeko. Mota guztietako markak surfa erabiltzen hasi ziren edozer saltzeko, eta modelo gisa egin zuen lan Natek, luxuzko marka famatu batentzat. Arropa garestiak jantzita, irribarretsu eta eroso ageri da iragarkietan behiala Animalia izandakoa”.

    

Autobiografia argitaratu zuen 1998an. Azpitituluan, “a surfing legend” jarri zion bere buruari.  “Surflari mitiko gisa pasatu nahi zuen historiara, eta aske eta solte bizi zeneko argazki zinez erakargarria jarri zuen liburuaren azalean. Ile horitua nahasian, begirada garbia urrutirantz, eta edertasun basati halakoa ageri ditu Natek erretratuan”. Garai haiek gogorarazi nahi zituen, garai haietaz bai zegoen benetan harro.


Historia amaitu zela zirudienean, ordea, 2.000 urtean, berrogeita hamabi urte zituela, surflari dezente zebilen uretan. Gehiegi, gauza onerako. “Istripu” moduko bat izan zuen, liburuan azaltzen duguna, eta, labur esatearren, aurpegia txikitu zioten. “Australiako egunkarietan ez ezik, han-hemengo surf hedabideetan ere zabaldu zuten albistea, eta min ematen zuen argazkia ikuste hutsak: aurpegi puztu desitxuratua, eta ubelduengatik begiak ezin zabalduz Animalia. Akabo mitoa”.

“Naten istorioa guztion historia da nolabait”. Haren kasu partikularrak ez digu hainbeste axola. Baina horra hor metafora. Azken bi argazki horiek gordin erakusten baitute, tamalez, orduko eta gaurko surfaren errealitatea.

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels