Liburua han-hemen
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak
Munduko ezker luzeenean, Chicaman irakurri du batek liburua. Beste batek Portugalen, beste batek Indonesian…
Nik inori ezer eskatu gabe, oporretan zeuden tokian liburuari argazkia atera eta bidaltzea erabaki dute irakurle batzuek. Esker onez egingo zuten, eta eskertzen da. Ilusioa egiten du, jakina, liburua han-hemen irakurleen eskutan ikusteak.
Eskerrik asko!
mexiko hirian, paradisutik urrunen egon daitekeen lekuan ere irakurri genuen zure liburua inigo…
paperetik edan genuen bizirauteko behar genuen kresal dosia, eta arnasa hartu ahal izan genuen apur bat gehiagoz!
jakina, ez genuen argazkirik atera, kar kar kar!