Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

3

urtarrila 2018

0

IRUZKIN

Mundaka, hipnotikoa

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surfa neurriz gain, Surfaren ederra

“Kelly Slater: For the Love” liburuan (2008), Kelly Slaterrek berak:

Mundakan, jendez gainezkako egun batean, surflari arrunt bati olatu denak lapurtuko dizkiote edo pro batek sugearena egingo dio. Egun hartan, ordubete egon nintzen kanpoan berriketan, eta batzuek esan zidaten ezin izan zutela olatu bakar bat ere hartu. Oso frustragarria suerta liteke. Baina olatua hartzen baduzu… On gutxi batzuk hartu nituen egun hartan, baina bat, nabarmentzekoa. Arraun egiten ari naiz olatua hartzeko, eta sei bat pertsona daude zain, niri olatua lapurtzekotan… 15 segunduko tutua egingo nuen olatu hartan. Tutu luzea egin, irten, eta jarraian beste bat, are luzeagoa. Mundaka erabat hipnotikoa suerta liteke. Han tutuan, ur-jauzi baten azpian zutik joatea bezala da, olatua ez baita aldatzen”.

Surf aldizkari, iragarki eta bideo gehien-gehienek errealitate horren bigarren zatia bakarrik kontatzen digute ia beti: olatu bikainak, tutu luzeak, sentsazio zoragarriak…

Horregatik gustatzen zait Slaterren pasarte hori: txanponaren bi aldeak kontatzen dituelako. Hipnotikoa izan daiteke Mundaka, baina etsigarria ere bai. Edo nahiago baduzu, alderantziz: amorragarria izan daiteke Mundaka, baina baita paradisuaren ataria ere.

.


Iturria
Kelly Slater: For the Love

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels