Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

4

urria 2017

2

IRUZKIN

Nire lehen taula

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura

Izenez, marka bakarra aipatzen da liburu osoan, oker ez banago.

Marka multinazionalek zabaltzen duten surfaren ikuspegitik oso urrun dago nire liburuan ematen dena, eta guztiz logikoa zen bertan haien izenik ez aipatzea. Ezinezkoa iruditu zitzaidan, ordea, bortxatuegia, nire lehen surf taula kuttunaz aritzea haren izena eman gabe.

Quiet Flight. “Kuaiet flait” esaten genion. 80. hamarkada hasieran Floridan egindakoa, beix kolorekoa, 1,68m neurtzen zuen eta bi kila zeuzkan, zurigorriak. Goiko argazkian agertzen diren horietako bat izan zitekeen, egile eta garai berberekoa baitzen.

Aitak eta irakasle batek esana zidatenez, “hegaldi isila”, “hegaldi baketsua” edo horrelako zerbait esan nahi zuen. Estatu Batuetatik ekarria zen. Sinestezina zitzaidan hori. Handik Orioraino, itsasoa zeharkatu zuen taulak hegan, isil-isilik, nire eskuetaraino iristeko. 

Geroago jakin genuenez, Kelly Slaterren lehen babesleetako bat izan zen. Eta oraindik, hemen ikus daitekeenez, indarrean jarraitzen du markak.

Maitasunez gogoratzen du surflariak lehen taula izan zuena. Nik behintzat, zer ez nuke orain emango taula hura berreskuratzeagatik…

 

Comments

comments

2 Comments

  1. Aitor
  2. surflaria

Utzi erantzuna surflaria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels