Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Osteguna

29

martxoa 2018

0

IRUZKIN

Surf profesionala

Idazlea , ArgitaratuaAipuak, Surf kultura, Surfa salgai

Pro surfing had little effect on surfing itself, or on surfers. Rather, pro surfing changed nonsurfers’ image of surfing.

Peter Westwick & Peter Neushul ("The World in the Curl", 2013)

Hau da, gutxi gorabehera:

Surf profesionalak eragin txikia izan zuen surfean edo surflariengan. Aitzitik, ez-surflariek surfaz zuten irudia aldatu zuen“.

Sinistu nahi nuke horrela dela oraindik. Alegia, surf profesionalak eragin txikia duela surfean eta surflariengan. Baina ez dakit ba…

Munduko surf txapelketa Zarautzera ekartzen hasi ziren lehen urte haietan bizi genuenaz, hau esaten da nire liburuan, besteak beste:

Txapelketaren berri ematen hasi ziren egunkari, irrati eta telebistak. Surflariak pijo, alfer, pasota, porrozale eta auskalo zer gehiago izatetik, kirolari izatera pasatu ginen urte gutxitan. Harrigarria zen hura dena. Ohartzerako, edonork janzten zituen surf marka ezagunetako arropak. Jende guztiak.

Zirkutik etxera joatea bezala zen, zarata hura dena atzean utzita herrira bueltatzea.

Denborarekin, konturatzen joango ginen surfa zela guri gustatzen zitzaiguna, eta ez hainbeste haren inguruan sortzen ari zen zirkua, zarata, negozioa.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels