Surf txepelketak
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura
Surflari oso ona izateaz gainera, munduko surf eruditorik handiena da ziur asko Matt Warshaw.
Munduko zirkuituan 43. sailkatu zen 1982. urtean. Gero, Surfer aldizkariko kazetari eta zuzendari izan zen. Encyclopedia of Surfing eta History of Surfing bikainen egilea da, besteak beste; eta argi eta garbi idatzi du beti surf txapelketen inguruan:
“Surfak beti edukiko zuen harreman deserosoa lehiarekin. (…) Osagarri erantsi moduko bat izan da beti lehia surfaren munduan. Bai, txapelketek eta tituluek kirolari orden bat eta kronologia bat ematen laguntzen dute, baina lehia ez zen inoiz surfaren bihotza bihurtuko, ez behintzat igeriketan, tenisean edo beste kirol ia guztietan bezala”.
“Lehiatzea aukeratzen duten surflarien kopurua beti izan da txikia. Azken berrogeita hamar urteotako edozein garaitan, surflarien ehuneko 2tik beherakoa izan da txapelketetan parte hartzen ibili direnak”.
“Iruditzen zait surf txapelketen ehuneko laurogeita hamapiko entretenimendu txepelak direla”.
“Munduko surf txapeldunen batzuk kontrakoa pentsatu dezaketen arren, surfaren unerik onenak txapelketetatik urrun gertatzen dira ia beti. Kirol gutxitan esan dezakete hori”.
.