Surflariak surflariei buruz
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaSurf kultura, Surfa neurriz gain
(George Carr 76 urterekin, Malibun. Photo: Surfline.com)
Askotan zaharrek botatzen dituzte gordin, lotsagabe, beste inork gutxik esaten dituzten egiak.
George “Mysto” Carr 1931. urtean jaio zen. Gaztetan, Miki Dorarekin egiten zuen surf, Malibuko olatuetan lau katu zirenean; eta 80 bat urte bete arte jarraitu zuen han surf egiten. Hau da, bizitza guztian oso gertutik jasan behar izan zituen surfaren neurrigabeko komertzializazioa eta masifikazioa.
Irribarrea piztu zidan haren esaldi batek “All For A Few Perfect Waves” liburuan (David Rensin, 2009). Surflari zahar batzuk hitz egiten ari dira lehen, surflari gutxi zegoen garaian, beren artean zegoen anaitasunaz, eta zera dio George Carr mitikoak:
“But nowadays, if you see somebody with a surfboard on their car,
you hope they get in a wreck before they get to the beach“.
“Baina gaur egun, baten bat ikusten baduzu surf taularekin auto gainean,
espero duzu istripua izan dezatela hondartzara iritsi aurretik”.
.
Goian, Malibu (Images of America) liburuan: Mysto George 80 eta piko urterekin oraindik egunero joaten zen hondartzara; eta elastikoan igartzen zaio lotsagabe samar jarraitzen zuela.
Azpian, 78 urterekin surf egiten, neopreno lodi eta guzti. (Likra urdinarekin).