Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Larunbata

3

otsaila 2018

0

IRUZKIN

Hasiera ez zen hain glamurosoa izan

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura

1956ko udan egin zen surf lehenbiziko aldiz Euskal Herrian, Biarritzen.

Istorio bera kontatzen digute beti: Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises nobelan oinarritutako filma grabatzen ari zirela Hollywoodekoak Iruñean, eta Peter Vietrel gidoilariak eta Richard Zanuck produktoreak ekarri zutela surfa. Batzuek esaten dute Hemingway bera Biarritzeko hondartzan zegoela egun hartan, bere herrikideek surf nola egiten zuten ikusten. 

Ematen du glamurra eman nahi zaiola surfaren hemengo hasierari: Biarritz, Hemingway, film baten grabaketa, Hollywoodeko jende famatua (gidoilari eta idazle entzutetsua izan zen Peter Vietrel, eta 20th Century Fox-en jabearen semea zen Richard Zanuck)…

Oso-oso gutxitan aipatzen da, ordea, detaile txiki bat, edozein surflariri hain glamurosoa irudituko ez zaiona.

Egia da Hemingwayren nobelan oinarritutako filma grabatzen ari zirela hemen. Iparamerikar eta britaniar batzuek sanferminetara joateko aitzakian Paristik Iruñeara egindako bidaia kontatzen du liburuak. Arrakasta handia izan zuen, eta harekin hasi ziren sanferminak nazioartean ezagun egiten.

1955. urtean, filmaren grabaziorako lekuak ikustera etorri ziren. Biarritzen olatuak zeudela ikusi, eta Richard Zanuck produktoreak Velzy-Jacobs markako surf taula bat bidali zuen hona, grabaziorako traste guztien artean. Malibuko surflaria zen Zanuck.

1956ko San Ferminetan, ordea, bukatu zuten grabazioa, eta Richard Zanuck produktoreak Kaliforniara bueltatu behar izan zuen derrepentean. Peter Vietrel gidoilaria agertu zen Biarritzeko hondartzan taularekin, eta hark egin zuen surf lehenengo aldiz Euskal Herrian, Frantzian, Kantauri itsaso osoan.

Kontu da, -eta hau da aipatu nahi izaten ez dutena-, Peter Vietrel ez zela surflaria… Behin bakarrik probatua zuen surfa, Hawaiien.

Hau da, kook bat izan zen hemen surf egin zuen lehena; modu begirunetsuagoan esanda, surfaz tutik ez zekien bat, idazle bat. Auskalo zer ikuskizun eman zuen egun hartan Biarritzen. Esaten dute olatu gainean tente joan eta denak txundituta utzi zituela. Baina jakina da, baita ere, taula arroketara eraman ziotela olatuek…

Bertako bati utzi zion taula konpontzeko, hura ikuskatu ostean, haren gisakoa egin zuen Jacques Rott txanperogileak; eta horrela hasi zen surfa hemen, 1957ko udan.

Nire liburua irakurri duzuenok badakizue, betiko istorio glamurosoa beharrean, nahiago izan nuela Jacques Rottek urte batzuk lehenago surf egiten saiatzeko bizi izan zituen abenturak kontatu.

Portzierto, Ernest Hemingway idazle abenturazaleak ez dirudi olatuak hartzeko saiakerarik egin zuenik inoiz, eta entzierroetan ere zalantzazkoa omen da zezenen aurrean jarri ote zen noizbait…

.

 Iturriak
ESPARZA, Daniel. (2014). La historia del surf en España. Olo Surf History.
. L´histoire du surf a Biarritz.
WARSHAW, Matt. (2010). History of Surfing. Chronicle Books.
.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels