Floridatik dator notizia…
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surfa salgai
Eta badugu zer ikasia…
Kontua da Floridan, Palm Beach-en egin nahi zuten olatu artifiziala bertan behera geratu dela. Nahi zuten lekuan behintzat ezingo dute egin.
Munduko Surf Txapelketa antolatzen duen erakundeak surftoki erraldoi bat eraiki nahi zuen Palm Beach-en, Kelly Slater-en teknologiarekin. Udalak baimen guztiak eman zizkien, aho batez onartuta; WSL-ek lurrak sei milioi dolarretan erosi eta publikoki aurkeztu zuen proiektua; Slater berak harro eman zuen albistea…
Baina atzera bota behar izan dute proiektua.
Zergatik? Inguruko herritar batzuei ez zitzaielako gustatzen eta bertako bi elkarte mugitu egin direlako. Argudiatu dutenez, kalte hauek ekarriko lituzke proiektuak: zarata, argi kutsadura, lurrazpiko ur mailaren igoera, pertsonen joan-etorri handiegia eta Pine Glades parke naturaleko urak kutsatzeko arriskua.
Argi daukat argudio horiekin hemen ez genukeela halako proiekturik geratuko…
Hau da, yankiak gai dira baterako eta besterako. Bai halako makroproiektuak eskrupulurik gabe bultzatzeko, eta bai ingurumenaren izenean halakoak gelditzeko.
Beldur naiz aurrenekoek jarraitzaile asko dituztela gurean, baina oraindik ez garela behar beste ikasten hasi bigarrengo estatubatuar mota horiengandik.
WSL-k “aurreikusi gabeko arazo teknikoak” aipatu ditu (lurrazpiko uren maila eta halakoak), baina itxura guztia du Sierra Club eta Aubunon elkarteek makroproiektu horretaz gehiago ez hitz egitea erabaki dutela, geratzea lortu dutenean.
Iturri batzuk
. Hemen albistea nola eman duten Espainian.
. Floridan hemen eta hemen eman dute.
. Oso modu ezberdinean eman dute bateko eta besteko surf hedabideek.