Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

6

ekaina 2018

0

IRUZKIN

“Surfaren berezko garrantzia gutxitu egin da”

Idazlea , ArgitaratuaAipuak, Liburutik kanpokoak, Surf kultura

Allan C. Weisbecker surflari eta idazle mitikoarenak dira hitz horiek.

Horrela dio zehazki In Search of Captain Zero liburuan:

Kezkagarria da lehen gizarte sekretu bat zenaren komertzializazio lotsagabea: bizi estilo baten asimilazio nekagarria, pop kulturako irudiak sortzeko makina aseezin bihurtzeraino. Ekonomikoki eta kulturalki esanguratsu bihurtu denean, surfaren berezko garrantzia gutxitu egin da nolabait“.

Jende guztiak janzten dituenean surf marka ezagunetako arropak, astebururo surf txapelketak dauden honetan, surfa kirol olinpiko izatera iritsiko denean… sistemaren parte bihurtu da surfa. Are gehiago, sistema bera erakargarri egiteko tresna.

Galtzen ari da surfa berezkoak dituen balio asko: mundu hau lantoki baino, jolastoki kontsideratzea; plazerrari lehentasuna ematea; naturari lotuta bizitzea; bilaketari garrantzia ematea…

Dena ez dago galduta hala ere. Surfa surf da oraindik, funtsean. Eta itsasaldia sartzen den bakoitzean uretan egon nahi duenak, ezin dio diruari, lanari eta lehorreko gainerako loturei garrantzia gehiegi eman…

.

More disturbing is the blatant commercialization of what once amounted to a secret society -the lifestyle´s grinding assimilation into a ravenous pop culture image machine. In becoming economically and culturally significant, surfing´s specific importance has somehow diminished.” (Allan C. Weisbecker, In Search of Captain Zero, 2002).

 

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels