Azala
Idazlea Salbera argitaletxea, ArgitaratuaSalbera argitaletxea
Gutxitan gertatzen omen da liburuaren idazlea, “egilea”, oso gustura geratzea diseinatzaileak egindako azalarekin.
Kontrazalerako testu iradokor bat idazten saiatu ginen, Salbera argitaletxea asmatu, eta gustuko diseinatzaile batengana jo genuen.
Emankorrak izan ziren elkar-pizketak. Hiruzpalau urtetan idatzitako testuari, hiruzpalau astetan egina zion Jorgek jantzia. Eta ederra! Harena da azal osoa. Salberaren logoa ere bai, buelta osoan arantzaz beteta.
Alferrik saiatuko ginateke hitzez azaltzen irudiek esaten diguten guztia.
Estudio Primorena da meritua.
Zorionak, Jorge, eta eskerrik asko!