Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Osteguna

27

apirila 2017

0

IRUZKIN

Inprimatzera!

Idazlea , ArgitaratuaSalbera argitaletxea

Liburuaren tamaina erabaki, eta gutxi gorabeherako orrialde kopurua finkatu. Aurrekontuak eskatu inprimategiei.

Azala solapekin edo gabe? Liburua josia ala fresatu kolatua? Aukeratu azaleko eta barruko paper motak, tipografiak, zehaztu letra tamaina, lerroarteak, ertzak… Dakitenei entzun, eta inoiz burutik pasa ere egin ez zitzaizkizun hamaika xehetasuni erreparatu.

Arretaz ikuskatu eta irakurri den-dena, errepasatu lerro batetik besterako hitz-zatiketa guztiak… Zuzenketak egindakoan, berriz: goitik-behera ondo begiratu den-dena, enegarren aldiz.

Erabaki prezioa, eskuratu ISBN-a, lege gordailua gero. Jarri barra kodea kontrazalean. Adi inprentako kolore frogei.

Inprimatzera!

Azkenean, gaur hasi dira liburua inprimatzen Antzan.

 

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels