Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteazkena

11

apirila 2018

0

IRUZKIN

Boikota

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura

1985. urtean, Tom Carroll munduko surf txapeldunak esan zuen boikota egingo ziola Hegoafrikari, apartheid sistema arrazistarekin jarraitzen zuen bitartean.

Han parte hartu gabe, zailagoa izango zuen txapela lortzea. Gainera, surfa ez zen futbola, errugbia edo kriketa bezain mediatikoa eta bazekien bere erabakiak ez zuela Hegoafrikan ezer askorik aldatuko. Baina kazetariei esan zien ezin zuela itsu segitu eta ez zela hara joango, “surflari beltz guztiak Hegoafrikako hondartza guztietan onartu arte”.

Tom Carrollek bazekien, bertako surflari beltzek ez ezik, surflari hawaiiarrek ere arazoak edukitzen zituztela Hegoafrikan. Eddie Aikau, Dane Kealoha eta Michael eta Derek Ho anaiek, adibidez, ezin zuten zurientzat soilik ziren hondartzetan sartu, eta kalera botatzen zituzten jatetxe askotan.

Eddie Aikau mitikoak elkarrizketa eman zuen Hegoafrikan beltzek beltzentzat egiten zuten aldizkari batean: “Beldurtu egiten naiz pentsatuta norbaitek garrasi egingo didala zurientzat soilik den leku batetik nabilelako. Desiratzen nago etxera joateko”.

Tom Carrollen erabakiak arre edo so egitera behartu zituen gainerako surflari profesionalak. Tom Curren, Cheyen Horan eta Martin Potter berehala batu zitzaizkion, orduan laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatuak zirenak, hurrenez hurren. Beste batzuk ere bai. Baina beste batzuk ez…

Munduko Surf Txapelketa antolatzen zuen erakundeak adierazpen ofizial bakarra egin zuen: “We don´t have a political position. Iritzi politikorik ez edukitzea politika jakin bat edukitzea izango ez balitz bezala.

Martin Potter, hegoafrikarra zen, eta, ondorioz, meritu berezia zuen haren boikotak. Lagunak galdu zituen, eta bestelako arazoak ere ekarri zizkion erabakiak, baina ez da sekula damutu. Alderantziz.

Cheyne Horanek, boikota egin ostean, taulan “FREE MANDELA idatzita egin zuen surf Hegoafrikan hurrengo urtean.

Tom Currenek irabazi zuen 1986. urte hartan Munduko Surf Txapelketa, Hegoafrikan parte hartu gabe.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels