Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Osteguna

19

apirila 2018

0

IRUZKIN

Style and Flow

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfaren ederra

1992ko martxoaren 17an, apartheid sistemaren inguruko erreferenduma egin zuten Hegoafrikan. Zuriek soilik eman zezaketen botoa, eta %69ak apartheida bertan behera uztea eskatu zuen. Hilabete gutxitara, han zen Tom Curren, boikota atzean utzita.

Munduko eskubi onena kontsideratzen zen Jeffreys Bay; eskubiak aurrez aurre surf egiten maisuen maisu Tom Curren. Elkar ulertuko al zuten? Zenbateraino ondo?

Hartu zuen olatu bat, eta… Ezin da hitzez azaldu egin zuena: bigarren eta hirugarren biraren arteko trantsizioa; aurreneko tutua eta bigarrengoa elkarlotzeko modua… Dena, une bakar batean ere abiadura galdu gabe, olatuarekin sinkronia erabatekoan amaieraraino. Eta hori dena, surf ondo egiteko oso bihurria den olatuan.

47 segundo izan ziren. Behin eta berriz ikusi nuen, VHS zinta gastatzeraino, eta beste hainbestetan interneten, bi hamarkada geroago. Olatu gainean idatzi den lerrorik dotoreenetakoa izan zen hura.

God of Style and Flow, Thy Name is Tom Curren“, idatzi zuen Matt Warshaw surf eruditoak 2014an. “Estiloaren eta jarioaren Jainkoa, Tom Curren da zure izena”.

Askok pentsatuko dute surfean oso ona zelako, estilo berezi eta dotorea zeukalako ausartu zela Hegoafrikari boikota egiten, Munduko Surf Txapelketan inongo logo edo markarik gabe lehiatzen, “heroi amerikar” gisa aurkeztu nahi zutenei ihes egiten, surf profesionalaren munduan sartu-irtenak egiten eta abar.

Justu alderantziz da, ordea. Zen bezalakoa zelako zeukan Estiloa. Zen bezalakoa zelako egiten zituen halako mugimendu dotoreak, bai uretan bai lehorrean.

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels