Gure zaharren lezioak
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaLiburutik kanpokoak, Surf kultura, Surfa neurriz gain
Surflariak eta arrantzaleak ez gara hain ezberdinak. Irakurri besterik ez dago Domingo Agirre apaizak 1906. urtean, Kresala liburu klasikoan, gure arrantzaleei buruz idatzi zuena:
“Txaloparen bat bakarra, urrerago egon dalako, besteak baño lenago elduten bada antxobea batu dan tokira, botaten deutsa txalopa orrek, azkar, jira guztian bere sarea gorriari, ta eztago zeresanik, txalopa orrena da irabazi guztia. (…) Baña beste batzuetan barriz, txalopea urrean zalata, bidea eragozten aurrean jarri dalata eztalata, Jaungoikoak daki arrantzaleak euren artean erabili oi daben aserrea, erriertea, iskanbillea ta deadar garratzak!; ta noizean bein alkarri arraña artzen galeraztea, arrika edo agaka norbaiti burua austea be gertau oi da”.
Gutxitan iristen dira surflariak euren artean “norbaiti burua haustera”, zorionez. Baina gaur egungo surflari askok eta askok, zoritxarrez, zer ikasi handia daukate oraindik ere arrantzale zaharrengandik:
“Oñetakoak kendu ta praka barrenak gora jaso zituanean, ezkerreko galtzarpean zorrotxoa ta eskumako eskuan burdiña luze bat arturik, asi zan lasterka, atxetik atxera [haitzetik haitzera], lagunetatik aldenduten. Bekian itxas gizon horrek nun egozan lanperna zulorik onenak, baña ezeban gura beste inok jakiterik, urrengorako be. Ezkutuan euki gura zituan berak idorotako lanperna gozoen sor-lekuak, umeak txori abiea iñori esan barik ezkutuan euki oi daroen antzera”.
Lanpernak, antxoak, angulak… edo olatuak hartzen jarraitu nahi duenak, hobe duelako isilean ibili.
.
.
.
.
.
..
.
.
.Argazkiak
. Goiburukoa, Itsas marruma, 2002.
. Behekoa, José Ortiz-Echaguek 1931. urtean Orion.
.