“Nik asmatu nuen lokalismoa”
Idazlea Inigo Urdinaga, ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura, Surfa neurriz gain
Miki Dorak baino ezin zezakeen bota halako boutade edo ateraldi deigarria.
All for a Few Perfect Waves liburu gomendagarrian dator esaldia: “I invented localism“. Hil baino hiru urte lehenago esan zuen Dorak, 65 urterekin.
Irriparra pizten du esaldiak, eta barkatzen diogu harrokeria Miki Dorari, baina lokalismoa ez zuen pertsona batek asmatu, jakina. 60ko hamarkadan, beste surflari asko ere haserretu ziren Gidget korronteak zekarrenarekin, eta surfaren hazkunde ero haren ondorioz sortu zen lokalismoa han-hemen.
Egoismoarekin eta biolentziarekin lotzen da askotan lokalismoa, eta argi dago gehiegikeriak egin izan direla lokalismoaren izenean, baina askotan ahaztu egiten da –nahita edo nahi gabe– haren jatorria:
Olatuen bat-bateko eta gehiegizko masifikazioaren kontrako erreakzio gisa sortu zen lokalismoa surfean. Defentsiban, eta ez ofentsiban.
.