Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Asteazkena

7

otsaila 2018

0

IRUZKIN

Jacques Rott: olatuan zutitu arte, bakerik ez

Idazlea , ArgitaratuaHistoria berrikusten, Surf kultura

(Rott gaztetako bere argazki batekin, Peter Viertelen taula ikusita egin zuen lehen taularekin. ©Photo)


Jacques edo Jacky Rott, Kantauri kostalde osoko lehen surflaria. Europako lehen surf txapelduna. Surf taulak egiten zituen Kantauri osoko lehen faktoriaren sortzailea. Ezezaguna da zeharo frantziaren mugetatik kanpo.

Txanperoak egiten zituen Rottek, txanpak etzanda egiteko kontratxapazko ohol ttipi eta arinak. Horregatik, Pearl Harbor-eko bonbardaketaren inguruko dokumental batean ikusi zituenean soldadu iparamerikarrak olatu gainean tente joaten, liluratuta geratu zen.

1952. urtea zen. Inork inoiz ez zuen halakorik egin gure kostaldean. 

Txanpero handi baten antzeko ohola egin zuen, eta Angelun sartu zen probatzera. Irristatu egiten zitzaion ohola bularraldean, parafinarik ez zeukalako. Alboka ere joaten zitzaion, kilarik ez zeukanez. Ezin izan zuen olaturik hartu, eta lotsatuta alde egin zuen hondartzatik, jende asko eduki baitzuen begira, zertan zebilen asmatu ezinik.

Soldaduskara joan behar izan zuen hurrengo urtean, hemezortzi hilabeterako. Bueltan, beste ohol bat egiteari ekin zion, baina oraindik amaitu gabe zuela, Argeliako gerrara eraman zuten.

1956. urtean Biarritzera bueltatu zenean, jakin zuen Hollywoodeko bat –Peter Viertel gidoilaria- tente ibili zela Biarritzeko olatuetan, arroketara joan zitzaiola taula eta bertako bati laga ziola konpontzeko. Taula hura ikusi, eta haren gisakoa egin zuen Rottek (goiko argazkikoa, urdina omen zen).

Gainean parafina antzeko argizaria eman, eta Hossegorrera joan zen probatzera; etxekoekin eta astegun buruzuri batean, berriz barregarri ez geratzeko.

Olatu dezente hartu omen zituen: Mais j’étais tellement content que j’ai pris plusieurs vagues à la suite”.Hain kontentu nengoen olatu batzuk segidan hartuta”. Batean baino gehiagotan lortu zuen urizkineraino zutik joatea.

Hura izan zen lehenengo aldia, Kantauri kostalde osoan, bertako batek surf egiten zuena. Lehenengo aldia Landetan surf egiten zela. Lehenengo aldia bertan egindako taula batekin surf egiten zela. Eta Jacques Rottek eta bere anaiak soilik bizi zuten une hura.

.

  


.
Iturriak
. A Paipo Interview with Jacky Rott
. Le pionnier du surf
. Tonton surfeur de la première heure
. Une brève histoire du surf aquitain
.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels