Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinagaren liburua

Liburu sailkaezin bezain gozaerraz honen hari nagusia: "Zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?". Denok gara paradisu bila bizi garen surflariak.

Asteartea

19

abendua 2017

0

IRUZKIN

Mark Twain surf egin nahian

Idazlea , ArgitaratuaSurf kultura, Surfaren ederra

1870 hamarkada hasieran, Tom Sawyer-en abenturak idatzi eta ospetsu bihurtu baino lauzpabost urte lehenago egon zen Mark Twain idazlea Hawaiien. Surf egiten saiatu zen, eta horrela deskribatu zuen bizitakoa:

Leku batean bertako jende askorekin egin genuen topo, adin guztietako gizon eta emakume biluziak ziren, surf-bathing denborapasa nazionalarekin entretenitzen. Pagano bakoitza hirurehun bat metro joaten zen arraunean itsasorantz (taula txiki bat hartuta), urizkinera begira jarri eta olatualdi liluragarri baten zain itxaroten zuen. Une egokian, olatuaren gandor apartsuaren gainera bultzatzen zituen taula eta bere burua, eta lehergailu bat bezala pasatzen zen ziztuan! Ez zirudien tximista tren bat azkarrago joan zitekeenik. Geroago, surf-bathing egiten saiatu nintzen behin, baina huts egin nuen. Lortu nuen taula leku eta une egokian jartzea, baina neurekiko konexioa galdu nuen. Taulak urizkina jo zuen hiru segundu laurdenetan, gainean inongo zamarik ez zeramala; eta neuk hondoa jo nuen ia aldi berean, ur kupel pare bat gainera zetozkidan une berean. Inork inoiz ez du surf-bathing-aren artea hawaiiarren maisutasunez egingo“.

Oraindik ez zen “surfing” hitza existitzen. Hawaiiarrek “he’e nalu” esaten zioten olatu gainean irristatzeari. Mark Twain idazleak hari nola deitu jakin ez, eta surf-bathing” idatzi zuen, “itsasazaleko bainua”.

Adin guztietako gizon eta emakumeek egiten omen zuten “itsasazaleko bainua”, taula bat hartuta, biluzik, eta Mark Twainek ikusi zuenagatik, “denborapasa nazionala” zuten hura hawaiiarrek.

Oker zebilen azkeneko esaldian: “Inork inoiz ez du surf-bathing-aren artea hawaiiarren maisutasunez egingo“. Behintzat zuri batzuk hasiak ziren larru ilunagoko gizakiak gehixeago estimatzen, bai Mississipin bai Hawaiien.

.

.

.

.

...

I tried surf-bathing once, subsequently, but made a failure of it. I got the board placed right, and at the right moment, too; but missed the connection myself.—The board struck the shore in three quarters of a second, without any cargo, and I struck the bottom about the same time, with a couple of barrels of water in me. None but natives ever master the art of surf-bathing thoroughly“.

(“Roughing It“, 1872. Mark Twain).

.

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels