Surflaria  eta  paradisua

Iñigo urdinagaren liburua

Astelehena

22

maiatza 2017

0

IRUZKIN

Liburuaren aurkezpenean, Joxerra Garziak

Idazlea , ArgitaratuaLiburutik kanpokoak

Liburuaren aurkezpenean, Joxerra Garzia edizio lagunak hitz onak baino ez zizkion eskaini liburuari.
Laburbilduz eta gutxi gorabehera:

 

Surf liburu bat da hau, euskaraz idatzi den lehenengoa ziur asko. Badaude gauza batzuk euskaraz, –surf gida, artikuluak eta liburu itzuliren bat edo beste–, baina euskaraz sortutako lehen liburua dela esango nuke, nire surf inorantzia erabatekoan. Hala ere, ez pentsatu hori denik liburuaren meritu bakarra.

Liburu poliedrikoa da, aurpegi bat baino gehiago dauzka. Liburu honen generoa sailkatzen oso zaila da. Badu autobiografiatik, baina ez da autobiografia bat, eta are gutxiago da liburuan egindako selfie bat. Ez da zilbor-zentrikoa.

Urizkinan jaio, hazi eta hezia da Iñigo, eta itsasoa da bere mundua. Hemen agertzen diren bere bizipenak, denak daude kresalarekin zipristinduak. Eta bizipen horiek ez dira egonleku, baizik eta talaia. Munduari, inguruari eta bere baitari begiratzeko talaia.

Estutzen banaute, esango nuke mami-mamiam saiakera liburu bat dela hau. Baina saiakera literarioa. Egilea bere bere bizipenetan oinarritzen da gai askotaz jarduteko: gizakiaz, gizarte honek daraman martxaz, hedonismoaz, diruzalekeriaz, kontsumismoaz, lehen eta hirugarren munduen arteko alde pornografikoaz, oreka premiaz…

Labur esanda, surfaren aitzakian, surfaren talaiatik etikaz eta estetikaz dihardu Iñigok, sakon eta airos.

Irakurri daiteke, baita ere, alboan utzita kontsiderazio etiko-estetikoak, abentura liburu moduan. Eta alde horretatik, narrazio liburu bat da. Txikitako surf bizipenak, arrantzale zaharrak, gaztetan itsasoari idatzitako egunerokoa, surflarien arteko solasak, surf iragarki gogoangarriak, bidaietako gorabeherak… Narrazio edo nobela gisa ere ulertu liteke liburua.

Kontu unibertsalak dira Iñigok hemen ekartzen dituenak. Gure arrantzale zaharrekin batera agertzen da Kelly Slater; Orio, Kalifornia eta urrutiagoko parajeak; Patxi Danbolin eta Jack London…

Bestalde, nabarmendu behar da estiloari eman dion garrantzia, zorionez. Esamoldeak asmatu ditu, arrantzaleenak surfera egokitu… Oximorona litzateke surfari buruzko liburua prosa astunaz idatzita egotea.

Baditu horiez gain, eta horien gainetik, ekarpen aipagarriak. Niretzako Iñigo ezagutu baino lehenago surfa zen aberaskume pijoen pijokeria bat. Eta liburu honekin niri surfaren irudia aldatu zait.

Surfaz deus jakin gabe ere, ziurtatzen dut liburu honek ematen duela zer pentsatu eta zer gozatua ugari.

 

 

Comments

comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

happy wheels